Igandean, arratsaldeko 16.30ak aldera abiatu zen desfilea joaldunekin. © Guillaume Fauveau
Igandean, arratsaldeko 16.30ak aldera abiatu zen desfilea joaldunekin. © Guillaume FAUVEAU
Tradizioa lagun, gazteek karroza bereziak atera zituzten karrikara. © Guillaume FAUVEAU
Tradizioa lagun, gazteek karroza bereziak atera zituzten karrikara. © Guillaume FAUVEAU
Jende andana bat bildu zen Sarako bestetan igandearekin. © Guillaume FAUVEAU
Jende andana bat bildu zen Sarako bestetan igandearekin. © Guillaume FAUVEAU
Ahate jokoa antolatu zuen Sarako besten batzordeak irailaren 13an.  © Guillaume FAUVEAU
Ahate jokoa antolatu zuen Sarako besten batzordeak irailaren 12an. © Guillaume FAUVEAU
Eguraldia lagun, toki gutxi gelditzen zen libre Sarako herriko plazan igandean. © Guillaume FAUVEAU
Eguraldia lagun, toki gutxi gelditzen zen libre Sarako herriko plazan igandean. © Guillaume FAUVEAU
Iazko edizioa bertan behera utzi ondotik, bestak ospatzen ditu Sarak irailaren 15era arte. © Guillaume FAUVEAU
Iazko edizioa bertan behera utzi ondotik, bestak ospatzen ditu Sarak irailaren 15era arte. © Guillaume FAUVEAU
Sarako gazteria ederki gozatzen ari da herriko bestekin. © Guillaume FAUVEAU
Sarako gazteria ederki gozatzen ari da herriko bestekin. © Guillaume FAUVEAU
Publikoak osasun pasea erakutsi behar izan du bestetan parte hartzeko. © Guillaume FAUVEAU
Publikoak osasun pasea erakutsi behar izan du bestetan parte hartzeko. © Guillaume FAUVEAU
Enpresa pribatu batek osasun paseak kontrolatu ditu bestetan.  © Guillaume FAUVEAU
Enpresa pribatu batek osasun paseak kontrolatzen ditu. © Guillaume FAUVEAU
Besten ospakizuna berreskuratu du Sarako herriak

Herriko bestak ospatzen ari da irailaren 11az geroztik Sara. Irailaren 15era arte luzatuko diren ospakizunak iazko etenaldiaren ondotik ohiturak berreskuratu ditu. Igandean, goizean Baigorriko gaiteroek karrikak alaitu ondotik, 16.30ean desfilea hasi zen plazan. Herri kirolekin ere gozatu ahal izan zuen publikoak, sokatira, orga-joka, zaku lasterketa eta ontzi altxatzea tarteko. Joseba Tapiaren eta Dj Jotatxoren musikak egunari bukaera eman zion. Ipar Euskal Herriko hainbat herritan bezala, publikoak osasun pasea erakutsi behar izan zuen eta bertan zegoen enpresa pribatu bat kontrolaz arduratu zen. Geroz eta usuago ikusten ari den praktika da, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko bestetan.

SEP. 13 2021