Deustuko Gazte Eguna ospatu dute ‘Antolakuntzaz kaleak hartzera’ lelopean
Larunbatean, ekainak 13, Deustuko Gazte Eguna ospatu zuten ‘Antolakuntzaz kaleak hartzera’ lelopean. Gazte Lokaletik abiatutako mendi martxa batekin ekin zioten egunari. 12.30ean marianitoak eskainiko zituzten Done Petri plazan, musikak giroa alaitzen zuen bitartean. Bertan, 13.00etan ekitaldi nagusia egin zuten, hainbat aldarrikapen kalera eramaten. Amaitzeko, gazte bazkaria egon zen.
JUN. 14 2020