Otsaila agurtu du Irisarriko libertimenduak
02/03/2020

Dantza, bertsularitza eta antzerkiak topo egin zuten otsailaren 29an Irisarriko libertimenduan. Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy bertsulariek alaitutako ekimenak jende andana bat bildu zuen. Beste behin ere gaurkotasunezko gaiek lekua hartu zuten publikoa liluratu zuen ikusgarrian.