Ardiei neguko berokia kentzen

Uda giroan sartzen ari gara eta ardiek neguko berokia soinetik kendu beharra sentitu dute. Norbaiten laguntza behar, ordea, horretarako. Elias, Salus eta Joxe Antonio artzainek Hernaniko mendietako artaldeari ilea mozten ari dira egunotan, eta NAIZ izan da lekuko. Aberatsa da gero Euskal Herria: puntako aurrerapen teknologikoekin batera duela mende askotako usadioek eta langitzek bizirik jarraitzen dute gure artean.

MAY. 22 2017