Arratsaldean ere plastiko beltz eta txistu artean desfilatu du Jaizkibelek

Goizean bezala, tentsioa izan da Hondarribiko Kale Nagusian Jaizkibel konpainia parekidea igaro denean. Alarde baztertzailearen aldekoek plastiko beltza erakutsi eta txilibituak jo dituzte berriro ere. Isunak jarriko zituztela esan die ertzainburuak Jaizkibelekoei neurriak har zitzatela eskatu diotenean. 

SEP. 08 2018