‘Badakit badakiela’

Puerto Santa Marian sortutako gitarra batek presoen eta espetxearen beraren errealitatea dakar Euskal Herriko plazetara. Badiako auzo eta herrietan sortutako 'Gitarra plazara' ekimenak zabaldu zituen bere doinuak eta abesti honetan Koldo Soretek, Juantxo Arakamak eta Morok eman diote forma errealitate horri.

Orain, abesti hau soinu banda duela, gitarrak uztailaren 29 eta 30ean antolatuko den Hatortxu Rockerako bidea eginen du, elkartasun bide horretan Pasaia, Gasteiz, Berriozar eta Atarrabia lotuz.

MAY. 26 2022