Basoan topatutako bi hontz kume zaintzen ari dira baserri batean

Duela egun batzuk, basoan zebilela, lurrean bi hontz kumerekin estropezu egin eta etxera eraman zituen Gipuzkoako baserritar batek. Kabia prestatu die saski batekin eta jaten ematen die. Hontz gazteek haragia majo jaten dute, kozkortzen ari dira eta berehala izango dira basora hegan itzultzeko moduan. Gotzon Aranburuk hartu ditu irudiak.

MAY. 18 2018