Defentsaren frogak atzera bota izana salatu dute Altsasuko Gurasoek

Altsasuko gazteen epaiketarako astebete baino ez da geratzen eta urte t’erdi honetan ugariak izan dira justizia eskatzeko antolatu dituzten mobilizazioak Euskal Herri osoan. Larunbatean, hain justu, izango da epaiketa aurretik egingo den azkeneko mobilizazio handia, Iruñean. Isabel Pozuetak, espetxean jarraitzen duen Adur Ramirez de Aldaren amak, salatu du defentsak aurkeztutako froga eta lekuko gehienak atzera bota dituztela eta babesik gabe daudela esan du.

APR. 09 2018