Dinokorrika: adineko gizon-emakumeak korrika Hernanin

Hernaniko Sandiusterri zentroko aiton-amonek ere petoak jantzi dituzte gaur arratsaldean eta euskararen alde korrika ibili dira herriko kaleetan, adina ez dela oztopo erakutsiz. Dinokorrikarekin esperientzia, jakinduria errekonozitu nahi izan dute. «Dinosaurioak ez dira beldurgarriak, ez dira pasata daudenak...», diote. Elkano Emakume Taldeak eta Ttapa-Ttapa taldeak ere eraman dute lekukoa.

APR. 03 2017