Ezkiotarrek ez dute saltzeko Alex Aranburu txirrindularia

Herri txikia da Ezkio baina txirrindulari zaletasun handikoa. Bertako seme da Alex Aranburu, maila profesionalera jauzi egin berria Caja Rural taldearekin, eta dagoeneko garaipen bat eskuratutakoa, Getxoko Zirkuitoa hain zuzen ere. Omenaldia egin diote gaur herritarrek: bizikletan iritsi da eta joan ere hala egin da Alex, prestaketa planari jarraituz.

NOV. 17 2018