#47akHerrian makrokanta

Irailaren 16an hasiko da Auzitegi espainolean presoen eskubideen aldeko lana epaitzen. 47 lagun daude auzipetuak eta haiei elkartasuna helarazteko ekoiztu dute abesti eta bideoklip hau.

Ahotsetan, Suaia, Aiora Renteria, Juantxo Arakama eta Maria Rivero daude; gitarra eta baxuan, aldiz, Eriz Perez eta baterian Ion Arenas. Letra, ostera, Izar Mendigurenek, Juantxo Arakamak eta Suaiak egin dute eta bideoa Aitziber Onaindiak. Auziperatutako lagunek Alfredo Remirezi, Stepi Selektah-ri eta Josetxo Perezi eman nahi izan diete eskerrak.

JUL. 16 2019