Oiarbide: «Ez daukagu galtzeko beldurrik, GED arriskatzeko jaio zen»

Idiazabalen sortua, bertan hasi zuen Angel Oiarbidek, beste kide batzuekin batera, erabakitzeko eskubidearen inguruko dinamika bat sortzeko bidea. Gure Esku Dagoren bozeramale lanak uztera doa orain, baina lanean segiko du irekitzera doan fase berri honetan. Martxoaren 31an Bilboko Euskalduna Jauregian izango du abiapuntu eragile ezberdinen arteko elkarlanaren bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko hauspoa zabaltzea helburu duen bide berriak.

MAR. 20 2019