Zubieta eta Ituren arteko bidea egin dute joaldunek

Zubietatik Iturenerako bidea egin dute joaldunek gaur goizean, buruan ttuntturroa, lepoan zapi gorriska, soinean larruz estalitako atorra, gona zuria galtzen gainetik eta isipua eskuineko eskuan hartuta. Bihar, asteartez, alderantzizko bidea egingo dute, urtero legez.

JAN. 27 2014