NAIZ.INFO|DONOSTIA|03/06/2013
Etxaide: «Aldaketa politiko eta sozialaren aldeko borrokan aldi berria ireki dugu»

LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek adierazi du maiatzaren 30eko greba eguna «eredu berri baten aldeko borrokaren» aldeko erakustaldia izan zela. Protestan parte hartu zutenei dei egin die Gutun Soziala eratzeko emango diren urratsak adosteko izango diren eztabaidetan parte hartzeko.

Naiz.info|30/05/2013
Orokorra izan da Gipuzkoan grebak izan duen jarraipena

Gipuzkoan zabala eta orokorra izan da grebak izan duen jarraipena. Lantegi nagusienek ateak itxi dituzte eta instituzio publikoetako langileek ere bat egin dute deialdiarekin. Herri gehienetan itxita daude saltoki guztiak.

NAIZ.INFO|30/05/2013|6 comentarios

Greba orokorraren inguruko iruzkinik egin nahi baduzu, idatzi hemen.

Deja aquí tu comentario sobre la huelga general.

Naiz.info|30/05/2013
Greba orokorra jarraipen zabala izaten ari dela nabarmendu dute sindikatu deitzaileek

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek grebaren jarraipenaren lehen balorazioa egin dute eta zabala izaten ari dela iritzi diote. Gipuzkoan lanuztea ia erabatekoa dela ohartarazi dute eta gainontzeko lurraldeetan eguneroko lanean nabarmen eragin duela azpimarratu.

NAIZ.INFO|30/05/2013

NAIZek jarraipen berezia egingo dio ostegun honetan Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorrari, bai webgunean baita sare sozialen bidez ere.

NAIZ.INFO|30/05/2013
Mobilizazio andana izango da egunean zehar Hego Euskal Herriko bazter guztietan

Greba orokorra deitu duten eragileek mobilizatzeko eta eredu aldaketaren alde egiteko unea dela nabarmendu dute. Horrexegatik, hain zuzen, ostegun honetan 70 mobilizazio baino gehiago antolatu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan.

NAIZ.INFO|29/05/2013

Amaiurko zazpi diputatuak ez dira bihar Madrilgo Kongresuan egingo den osoko bilkurara joango, Hego Euskal Herrian deitu den greba orokorrarekin bat egin baitute. Donostiako Udal gobernuak ere bat egin du lanuztearekin.

NAIZ.INFO|28/05/2013
Gamazada oroitu eta grebarako deia egin dute Iruñean

Duela 120 egin zuten modura, nafar herriari kalera ateratzeko deia egin dio EH Bilduk, «subiranotasunaren defentsan, gure eskubideen alde borrokatzera».

NAIZ.INFO|27/05/2013

Lakuako Gobernuak datorren maiatzaren 30eko greba orokorrari begira jarri dituen gutxieneko zerbitzuei helegitea aurkeztuko diotela esan dute LAB eta ELA sindikatuek, «abusiboak eta asko legez kanpokoak direlako».

Naiz.info|25/05/2013
Mobilizazioen indarra azpimarratu dute sindikatuek hiriburuetan egindako manifestazioetan

ELA eta LABek deituta, manifestazio ugari egin dira gaur Hego Euskal Herriko hiribruetan. Milaka lagunek egin dute bat deialdiekin, maiatzaren 30eko greba orokorrerako motorrak berotze aldera. «Mobilizazioa gure indarra» dela azpimarratu dute Mikel Noval eta Ainhoa Etxaidek.

Página 1/ 2