Izkander FERNANDEZ|26/06/2020
Emozioen arteko eztabaida eskaini du Huntza taldeak

Pop musikaren eta herri musikaren arteko konexio perfektuaren erreferente bihurtu den Huntza taldeak emozioen arteko eztabaida eskaini du ostiral honetan NAIZ Kontzertuen laugarren emanaldian. Kutsu intimoa bizi izan da Plateruena Kafe Antzokian, baina jai giroa eta plaza usaina ere 3.600 pantailatara eraman du.

NAIZ IRRATIA|25/06/2020

Ostirala, ekainak 26, 22.00etatik aurrera Huntza izango da NAIZ Kontzertuetan. Zer nolako kontzertua eskainiko dute? «Intimoagoa» izango dela aurreratu dute NAIZ Irratian eta aurreko kontzertuetan bezala eskenatokiaren antolaketa berezia izango dela.

NAIZ|24/06/2020
Cambio de fecha: Huntza actuará en NAIZ Kontzertuak el próximo viernes, 26 de junio

La actuación de Huntza en NAIZ Kontzertuak ha sufrido un cambio de fecha, y en lugar del domingo 28, se ha adelantado al viernes 26 de junio. El concierto, programado esta vez en Plateruena de Durango, comenzará a las 22.00 y podrá seguirse vía streaming a través de la página web de NAIZ.

Izkander Fernandez|19/06/2020
Zeinen ederra izan den Zetak-en NAIZ Kontzertua

NAIZ Kontzertuak ekimenak aurrera jarraitzen du. Baita gure komunitatea bidaltzen ari den batasun mezua. Gure publikoaren, gure taldeen, gure teknikarien eta gure aretoen arteko elkartasun sarea indarberritzen jarraitzen dugu. Gure musika duela hiru hilabete gure lurraldera iritsi zen birusaren trantze madarikatutik indartuta ateratzeko balioko du sare horrek. Musikak eskaini diguna musikari itzultzeko balioko du. Horrela, hirugarren kontzertu honek 3.250 pantaila izan ditu zain, gure herriko etxe, taberna eta plazen artean banatuta.

NAIZ Irratia|17/06/2020
Pello Reparaz: «Jendeari zerbait ezberdina ikusteko jarrerarekin etortzeko eskatuko nioke»

«Guretzat inflexio puntua hau da, hona iritsi nahi genuen». Konfinamendu osteko lehen kontzertua emateko gogo biziz daude Zetak taldekoak, Pello Reparazek NAIZ Irratian azaldu duenez. NAIZ Kontzertuetako saioa asko landu dutela dio eta jendeari «zerbait berezia» ikusteko prest joateko deia egin dio. Primiziatxo bat, Jon Maia bertsolaria ere Sanagustineko taulan izango da ostiralean.

Iker GURRUTXAGA|16/06/2020
Egongelatik mugitu  gabe, San Agustinen sentziarazi zigun Nøgen-ek

Nøgen talde donostiarrak emanaldi goxoa eskaini zuen, ostiralean, San Agustinen. Etxean ginenoi, egongelatik mugitu ere egin gabe, publikoaren zati zirela sentiarazi ziguten, hein handi batean aretoko dekorazioari esker. Maskaradun ikusleetako bat gehiago izan ginen folk-pop doinuez gozatzen genuen bitartean.

Loading player...
Marcel PENA|15/06/2020
Nøgen reúne a miles de personas en casas, bares y plazas para ver un nuevo NAIZ Kontzertua

El concierto de Nøgen, la segunda actuación en el marco de NAIZ Kontzertuak, permitió a varios miles de personas disfrutar de la música en grupo. En total, más 3.200 entradas y bonos vendidos indican que un número de personas todavía mayor pudo ver el concierto en casas, bares y plazas de Euskal Herria.

Izkander Fernandez|12/06/2020
Nøgen bere energia osoz, agertoki bero eta intimo batetik

Emozioa zen nagusi NAIZ Kontzertuen pasa den asteko lehen kontzertuan, tunel ilun eta luze baten amaierako argia ikusiko bagenu bezala sentitu ginen. Gaur Nøgenek eraman du Sanagustin kulturgunera eta milaka etxetara zuzeneko musikaren magia.

NAIZ|11/06/2020
Nøgen taldeak bere ‘crew’-eko langileei emango die NAIZ Kontzertuan bildutako dirua

Donostiako Nøgen taldeak erabaki du bere ‘crew’-ari, hau da, bere lantaldeari ematea ostiral honetan emango duen NAIZ Kontzertuan bildutako dirua. Osasun krisia dela eta, kultura arloa zigortuenetako bat izan da, musika sektorearen langile asko zuzenetik bizi baitira.

NAIZ Irratia|10/06/2020
Nøgen: «Indartsu hasiko dugu ostiraleko kontzertua»

Disko berriaren prestaketa lanak gerarazi dizkie pandemiak Nøgen taldekoei, ostiraleko kontzertuan aurreratuko dute lehen single-a. NAIZ Irratian aurreratu dituzte ostiraleko NAIZ Kontzertuko hainbat xehetasun, aipatutako primizia, «ez-primizia bat» (gonbidatu bereziren bat izango da?) eta iragarpen bat, «indartsu hasiko dugu kontzertua».

Loading player...
Página 3/ 5