Naiz.info
Bilbo

Irujok asko sufritu behar izan du Idoateri irabazteko (22-18)

Iberoko aurrelaria buruz buruko finala jokatzeko sailkatu da seigarren aldiz, baina Idoatek hainbat estuasun sortu dizkio partida osoan zehar.

BILBO-. Juan Martinez de Irujok lan asko egin behar izan du Mikel Idoateri irabazteko. Partida gogor batean, 19-18 hurbildu zaio Txantrearra Iberokoari, baina hortik aurrera huts egin du.

Partida bukatu ondoren  Irujo berak onartu du buruz buru jokatu duen partidarik gogorrena zela eta asko sufritu behar izan duela finalerako sailkatzeko.

Bengoetxea eta Olaizola II.-ak datorren larunbatean neurtuko dituzte indarrak beste finalerdian.