NAIZ.INFO
DONOSTIA

Europan jokatu ahal izateko laguntza galdegin du Lagun Aroko presidente berriak

Lagun Aro GBC taldeko presidente berri Alvaro Bilbaok laguntza eskatu dei erakunde publiko zein pribatuei, bere historian lehen aldiz taldeak Europan joka dezan.

Lagun Aro GBCko presidente Alvaro Bilbao eta presidenteorde Nekane Arzallus. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Lagun Aro GBCko presidente Alvaro Bilbao eta presidenteorde Nekane Arzallus. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

«Ahalegin izugarria izango da, Europak ez dakarrelako diru sarrera gehiago baina gastu handiagoa suposatzen duelako, txapelketa europarrean eta Endesa Ligan jokatzeak dakarren esfortzuaz gain», azaldu du presidenteak, karguan dagoenetik egindako aurreneko agerraldi publikoan.

Zehaztu duenez, finantziazioa lortzeko xedearekin egindako aurreneko batzarren ondorioz akordioa erdietsi dute Lakuako Gobernuarekin eta datozen egunotan emango dute haren berri. Hala ere, Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari ere dei egin die.

«Europan jokatzen badugu, Euskadiren izena eramango dugu, baina Gipuzkoarena edota Donostia 2016rena ere eramatea gustatuko litzaiguke», azaldu du. Enpresa pribatuei ere atea ireki die.

Lagun Aroko presidentearen esanetan, bere lehentasuna «egonkortasuna» oinarri izango duen «aurrekontu bat ixtea» da, taldeak «ez duelako gastatuko ez daukan zerbait».