Naiz.info
Jerusalem

Ostiralean Gazan zauritutako palestinar bat hil da

Palestinarra ostiralean larri zauritu zen Israelgo Armadak Gazan egindako bonbardaketan, eta hil egin da.

Saraqa Qdeih, 18 urteko gaztea da pasa den ostiralean misil israeldar batek zauritu zuen palestinarra. Erasoa gertatu baino ordu batzuk lehenago, beste palestinar bat eta soldadu israeldar bat hil ziren tiroketa baten ondorioz.

Naji Qdeih eraso berean zauritu eta hil zen palestinarra da eta, beraz, bikoa da pasa den ostiralean hildako lagunen kopurua. Hirugarren palestinar bat erietxean dago egoera kritikoan.