NAIZ.INFO
Donostia

Samuel Sanchezek gaurko etapa amaitzea lortu du

Samuel Sanchezek Dauphine LiberEko bigarren etapa amaitzea lortu du nahiz eta atzokoan Kolpe haundi bat hartu zuen eroriko baten ondorioz.

 

Samuel Sanchez, iragan martxoan ateratako argazkian. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Samuel Sanchez, iragan martxoan ateratako argazkian. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Euskaltel-Euskadiko txirrindulari asturiarrak erorikoa izan zuen atzo Dauphine Libereko lehenengo etapan, eta ondorioz, kolpe handia hartu zuen. Hala ere, gaurkoan helmugara iristea lortu du, irabazlearengandik bi minutura heldu den arren.

47. kilometroan erori zen eta bi taldekidek lagunduta egin zituen helmugarako falta zitzaizkion kilometroak.

Etapa amaitutakoan egin zizkioten frogek ez zuten hausturarik erakutsi, baina saihets aldean kolpe gogorra hartu zuela argitu zuen Euskaltelek.