Naiz.info
Valentzia

Manolo Preciado hil da, bihotzekoak jota

Gijongo Sporting taldeko entrenatzaile ohia Valentzian hil da bihotzekoak jota. Vilarrealek fitxatu zuen datorren denboraldirako.

Preciado, iaz San Mamesen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Preciado, iaz San Mamesen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Gijongo Sportingek adierazi duenez, Preciado, 54 urteko kantabriarra, iazko denboraldian Sportingen izan zen eta denboraldi erdian kaleratu zuten.

Vilarrealek fitxatu du aste honetan bertan Preciado, datorren denboraldian entrenatzaile gisa aritzeko. Vilarreal Bigarren Mailara jaitsi da aurten eta Preciadok 2004an Levante eta 2008an Sporting eraman zituen berriro ohorezko mailara.