NAIZ.INFO
DONOSTIA

Greziak huts egin du Txekiaren aurrean (1-2)

Polonia eta Errusiaren arteko norgehiagoka banako berdinketarekin amaitu da.

Tomas Rosicky (ezkerrean) eta Giannis Maniatis, arratsaldeko partidan. (Francisco LEONG/AFP)
Tomas Rosicky (ezkerrean) eta Giannis Maniatis, arratsaldeko partidan. (Francisco LEONG/AFP)

Bigarren jardunaldiari ekin dio gaur Eurokopak Grezia eta Txekiaren arteko partidarekin. Txekiarrak ziren gaurkoan irabazteko premiarik handiena zutenak. Errusiaren aurka pasa den astean galduta, derrigorturik zeuden Grezia mendean hartzera txapelketatik kanpo gelditu nahi ez bazuten.

Greziarrek ere premia berbera zuten, Poloniaren aurka jokatu zuten lehen norgehiagokan berdinketa soil bat lortu ondoren.

Txekiarrak 2-0 aurreratu dira markagailuan eta greziarrek emaitza lehuntzea lortu badute ere, partida 2-1ean amaitu da. 

Poloniak eta Errusiak itxi dute gaurko jardunaldia 20.45ean abiatu den norgehiagokarekin. Lehia bizia izan da bi taldeek jokatutakoa eta puntu banaketa izan da partidaren amaieran. Banako berdinketarekin amaitu da.