NAIZ.INFO
DONOSTIA

Herbehereek galdu egin dute Alemaniaren aurka (1-2)

Maldan gora jarri zaie herbeheretarrei Eurokopa. Orain arte jokatutako bi partidak galdu egin dituzte.

Portugaldarrak, gola ospatzen. (Anne-Christine POUJOULAT/AFP)
Portugaldarrak, gola ospatzen. (Anne-Christine POUJOULAT/AFP)

Eguneko bigarren partida jokatu dute Herbehereek eta Alemaniak. Eurokopa irabazteko faboritoen artean iritsi ziren Herbehereak txapelketara baina lehenengo jardunaldian Danimarkaren aurka galdu ostean, hil ala biziko partida zen gaur alemaniarren aurka jokatu dutena. Zortea, ordea, ez dute alde izan herbeheretarrek. Mario Gomezek eman dizkio golak Alemaniari, biak lehenengo zatian, eta maldan gora jarri da partida.

Van Pereseik eman die partidako gol bakarra herbeheretarrei, eta norgehiagokan sartzea lortu badute ere, ez dute berdinketara iristea lortu. Eurokopan jarraitzeko aukerak asko murriztu dira beraientzat.

Alemania B taldeko liderra da orain, sei punturekin.

Danimarka eta Portugalgo selekzioek partida bizia jokatu dute arratsaldean. Gol zaparrada ederra ikusi da gainera norgehiagokan. Portugaldarrak 0-2 aurreratu dira markagailuan, baina danimarkarrek berdinketaraino heltzea lortu dute (2-2).

Azken momentuan, ordea, Portugalek garaipenaren gola lortu du eta hiru puntuak eskuratu ditu.