Naiz.info
Baiona

Capdevielle, Alaux eta Lasallek erantzun dute EH Bai koalizioak igorritako galdetegia

Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux PSko hautagaiek Euskal Herria Baik igorritako galdetegia erantzun dute, baina pertsonalki, ez alderdiaren izenean. Jean Lasallek ere (MoDem) erantzun du.

Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux Euskal Herria Baik igorritako galdetegia erantzun duten lehen hautagaiak dira, baina pertsonalki egindako jarduera izan da, eta ez PS alderdikide gisa, Kazeta.info-ren arabera.

Jean Lassalle hautagai zentristak igorritako erantzunetan, aldiz, MoDem alderdiaren zigilua agertzen dela baieztatu du ‘Le Journal du Pays Basque’ kazetak Twitter bidez.

Colette Capdevielle Baionako abokata izan da EH Baik atzo igoritako galdetegia bete duen lehen politikaria. Bosgarren barrutiko hautagaiak baikorki erantzun ditu ia galdera gehienak. Hartara, euskal preso politikoek izendatu berri duten mintzakideekin elkartzeko nahikeria agertu du Capdeviellek.

Nolanahi ere, AHTren inguruan erreferendum bat egiteko proposamenari ezetz erantzun dio.

Sylviane Alaux-ek beste hainbeste egin du. Facebooken duen kontuaren bidez jakinarazi ditu bere iritziak, beti ere pertsonal erara erantzun duelarik. Capdeviellek egin bezala, orohar baikorki erantzun du seigarren hautesbarrutiko PSko hautagaiak.