NAIZ.INFO
IRUÑEA

Javier Zabaletak hautagai ofizial izatea espero du 1.000 sinaduratik gora bildu ditu eta

Osasunaren presidentetzarako hautagai Javier Zabaletak gaur egin du bere hautagaitzaren aurkezpena eta 1.000 sinaduratik gora bildu dituela aurreratu du.

Javier Zabaleta Osasunako presidentetzarako hautagaiak eman duen prentsaurrekoa. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Javier Zabaleta Osasunako presidentetzarako hautagaiak eman duen prentsaurrekoa. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

‘Denok gara Osasuna’ plataformako kide den Javier Zabaletak gaur aurkeztu du prentsaurreko batean talde gorritxoaren presidentetzarako bere hautagaitza, 1.000 sinadura bildu dituela esanez.

Zabaleta kide den plataforma duela bi urte sortu zen presidentetza utzi berri duen Patxi Izcori oposizioa egiteko helburuarekin. Gaur 19.00etan bilduko da hauteskunde-batzordea bermeen zenbaketa egiteko.

Miguel Archanco izango du aurkari nagusi Zabaletak. Azken hamar urteetan Patxi Izcoren juntakide izan da eta maiatzaren 11an eman zuen bere hautagaitzaren berri. Atzo, 1.153 sinadura aurkeztu zituen klubaren bulegoetan.

Zabaletak bere hautagaitzaren ildo orokorren berri eman du prentsaurrekoan. Bederatzi pertsonak osatuko luketen zuzendaritza aurkeztu du eta presidentetza lortuko balu bere entrenatzailea Jose Luis Mendilibar izango litzatekeela azaldu du. «Osasuna aldatu nahi dugu. Beharrezkoa da Osasunan aldaketak ematea eta gure ustez gu gara aldaketa hori», adierazi du.