Naiz.info
Bilbo

Final laurdenetarako lehen sailkatuak erabakiko dira A multzoan

Greziak eta Poloniak irabazi beharra daukate aurrera egin nahi badute. Errusiak eta Txekiak berriz, berdinketarekin nahikoa dute. 20.45etan jokatuko dira bi partidak.

Dzagoev errusiarrak hiru gol egin ditu Eurokopan. (Gabriel BOUYS /AFP)
Dzagoev errusiarrak hiru gol egin ditu Eurokopan. (Gabriel BOUYS /AFP)

Eurokopan jarraitu nahi badu garaipena behar du gaur Poloniak Txekiaren aurka. Ukraniarekin batera antolatu du txapelketa eta bizirik jarraitu nahi badute derrigorrezkoa da irabaztea, Borussia Dortmund taldean ari diren Lukasz Piszczek, Jakub Blaszczykowski eta Robert Lewandowskiren lanak berebiziko garrantzia izango du. Berdinketarekin Txekia hurrengo fasean izango da.

Egoera berdinean aurkitzen da Grezia. Hiru puntuak eskuratu behar ditu Errusiaren aurka final laurdenetan izateko. Zaila izango da greziarrentzat, errusiarrak indartsu daudela erakutsi baitute. Bi partidak gaueko 20.45etan hasiko dira.