NAIZ.INFO
BILBO

Aritz Aduriz fitxatu du Athleticek datozen hiru denboraldietarako

Athletic eta Valentzia taldeek Aritz Adurizen fitxaketa adostu dute. Modu horretan, datozen hiru denboraldietan talde zuri gorrian jokatuko du futbolari donostiarrak.

Aritz Aduriz, iazko denboraldian, Valentzia eta Osasunaren arteko partidan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Aritz Aduriz, iazko denboraldian, Valentzia eta Osasunaren arteko partidan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Athleticek bere web orriaren bidez eman du Ariz Adurizen fitxaketaren berri. Valentziarekin lortutako akordioaren ondorioz datorren hiru urteetan kamiseta zuri gorria jantziko du futbolari donostiarrak.

31 urteko aurrelaria da Aduriz eta azken bi urteak Valentzian egin ditu. 2002-03 eta 2005-08 urteen artean Athleticen jokatu zuen, beraz, hirugarren aroa izango du talde zuri gorrian.