NAIZ.INFO
DONOSTIA

Italia 2-0 ari zaio irabazten Alemaniari atsedenaldian

Italia 2-0 ari zaio irabazten Alemaniari partida atsedenaldira iritsi denean. Neurketako bi golak Balotellik sartu ditu.

Balotellik sartu ditu partidako bi golak italiarrentzat. (Christof STACHE/AFP)
Balotellik sartu ditu partidako bi golak italiarrentzat. (Christof STACHE/AFP)

Eurokopako finalera sailkatzeko partida ari dira jokatzen Italia eta Alemania. Neurketa atsedenaldira iritsi denean, 2-0 ari dira irabazten italiarrak. Partidako bi golak Balotellik sartu ditu.

Emaitza honekin amaituz gero, Italiak jokatuko luke datorren igandean Espainiaren aurka Eurokopako finala.