Naiz.info
Zarautz

Hondarribiak irabazi du Zarautzen ehunen gutxi batzuengatik

Hondarribiak 16 ehunen besterik ez dizkio atera Tirani San Miguel Ligako estropadan. Kaiku izan da hirugarrena eta Portugalete laugarrena.

Portugaleten bezala, Hondarribia gailendu da Zarautzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Portugaleten bezala, Hondarribia gailendu da Zarautzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Ikuskizun bikaina eskaini dute Zarautzen San Miguel Ligako traineruek. Asteburu bikainari jarraipena emanez Hondarribia nagusitu da berriro, baina oraingoan estu-estu gainditu du Tiran. 16 ehunen besterik ez dira izan bi taldeen artean.

Hirugarren tokian Kaiku sailkatu da 7 segundutara eta Portugalete laugarrena izan da 9 segundutura.

Bostgarren sailkatua Astillero izan da 16ra, Pedreña seigarren 24ra, Urdaibai 25ra eta San Juan 26ra.

San Pedro, Castro, Zumaia eta Zierbenak bukatu dute azken lau postuetan, hurrenez hurren.

Hondarribiak jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan 45 punturekin. Kaiku bigarrena da 43 punturekin eta Tiran eta Urdaibai irtengo dira datorren astean ohorezko tandan beraiekin batera. Galiziarrek 36 puntu dituzte eta 34 bizkaitarrek.