Naiz.info
Donostia

Realak hurrengo denboraldiko jantziak aurkeztu ditu

Nike etxeak egindako jantziak eramango dituzte hurrengo denboraldian Realeko jokalariek. Bigarren elastikoa laranja kolorekoa izango da.

Prieto, Agirretxe, Bravo, Griezmann eta Pardo, ekipazio berriarekin. (ARGAZKI PRESS)
Prieto, Agirretxe, Bravo, Griezmann eta Pardo, ekipazio berriarekin. (ARGAZKI PRESS)

Eguerdi honetan 2012-13 denboraldirako Nike bilduma aurkeztu du Realak Gainditu eraikinean, lehen taldearen egoitzan. Xabi Prieto, Imanol Agirretxe, Claudio Bravo, Antoine Griezmann eta Rubén Pardo jokalariek modelo bezala desfilatu dute.

Pardok eta Griezmannek kaleko eta entrenamenduetako arropak erakutsi dituzte. Bravok, bere aldetik, atezainaren janzkera erakutsi du, berde kolorekoa.

Agirretxe bigarren ekipazioarekin agertu da; kamiseta laranja eta galtza beltzekin.

Xabi Prieto txuri-urdinez jantzi da, estilo klasikoagoa eta marra bertikal gehiago dituen elastikoarekin.

Hurrengo denboraldiko ekipazioa abuztuaren 4tik aurrera egongo da salgai Realeko bi dendetan, bere web ofizialean eta gainerako ohiko salmenta guneetan.

Bihar, aurredenboraldiko lehen partida

Realak bihar jokatuko du aurredenboraldiko lehen partida Hendaiako Les Eglatins taldearen aurka.

Liga hasi aurretik, beste bederatzi norgehiagoka jokatuko ditu, eta Parma, Zaragoza eta Lyon izngo ditu aurrez aurre, besteak beste.