Naiz.info
Paris

Talderik indartsuena izan dela agerian utzi du Sky-k Parisen

Cavendishek irabazi du azken etapa nagusitasun osoz, Wigginsek ere parte hartu du azken kilometroan bere taldekideari laguntzen.

Wiggins eta Cavendish azken kilometroetan. (AFP)
Wiggins eta Cavendish azken kilometroetan. (AFP)

Sky taldeak beste erakustaldi batekin eman dio bukaera Tourrari. Garaipena lortzeko faborito nagusia zen Cavendishek irabazi du azken etapa Parisen eta taldekide guztiek lagundu diote azken kilometroetan.

Horien artean egon da Wiggins bera ere. Sailkapen nagusia irabazteaz gain, txirrindulari britainiarrak Cavendishi ere lagundu nahi izan dio Parisen.

Gainera, Sky taldeko Chris Froomek bigarren tokian bukatu du Tourra.