NAIZ.INFO
BILBO

Helsinkiren aurka jokatuko du Athleticek Europa Leagueko hurrengo errondan

HJK Helsinki izango du aurkari Athleticek Europa Leagueko hurrengo fasean gaur egin den zozketaren ostean. San Mamesen izango da joaneko partida, Helsinkin, aldiz, itzulikoa.

Gaur egin den zozketan hala suertatuta, HJK Helsinki izango du aurkari Athleticek Europa Leagueko hurrengo fasean. Joaneko partida San Mamesen izango da abuztuaren 23an, itzulikoa, aldiz, Helsinkin izango da hilaren 30ean.

Nahiz eta atzoko Slaven Bolupo taldearen aurkako neurketa galdu, joaneko partidako emaitza nahikoa izan zuen Athleticek hurrengo faserako sailkatzeko.

Bestalde, Fernanko Llorente Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitua izan dela aurreratu du talde zuri gorriak.