NAIZ.INFO
DONOSTIA

Luis Leon Sanchez izan da garaile Donostiako Klasikoan

Luis Leon Sanchez (Rabobank) izan da Donostiako Klasikoaren 32. edizioko irabazlea. 234 kilometroko ibilbidearen ostean, bakarrik heldu da murtziarra helmugara.

Luis Leon Sanchez izan da Boulevardeko helmugan lehena. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Luis Leon Sanchez izan da Boulevardeko helmugan lehena. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Luis Leon Sanchez murtziarrak irabazi du Donostiako Klasikaren 32. edizioa 234 kilometroko lasterketa baten ostean. 10 kilometro faltan erasoa jo ondoren, bakarrik iritsi da Boulevardeko helmugara.

Bigarren garaipnea du, beraz, Luis Leoneko Donostiako Klasikan, 2010. urtean ere berak irabazi baitzuen.

Sona handiko txirrindulariak ikusteko aukera izan da gaurko lasterketan. Donostian izan dira, besteak beste, Alexandr Vinokourov, Alejandro Valverde, ‘Purito’ Rodriguez eta Samuel Sánchez.

Aurreko urteetako antzeko dinamika izan du lasterketak. Ihesaldi luze bat sortu da, Andaluzia eta Caja Ruraleko txirrindulari banak osatu dutena. Hala ere, berandu izan baino lehen, Katusha tadea jarri da tropelaren buruan Joaquim Rodriguezentzat lan egiteko.

Jaizkibelgo igoeren ondorioz, tropel nagusia txikitu eta hoberenak soilik geratu dira. Une hori baliatu du Luis Leonek 10 kilometroren faltan erasoa jo eta helmugara bakarrik iristeko.