NAIZ.INFO
DONOSTIA

Luxuzko txirrindulariak izango dira Donostiako Klasikan

Igor Anton, Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez edo Alexander Vinokourov izango dira gaur Donostiako Klasikan parte hartuko duten txirrindulari ezagunenetako batzuk.

Txirrindulariak, gaur goizean Errotaburutik pasatzen. (NAIZ.INFO)
Txirrindulariak, gaur goizean Errotaburutik pasatzen. (NAIZ.INFO)

Maila goreneko txirrindulariek parte hartuko dute gaur bere 32. edizioa duen Donostiako Klasikan, tartean Alejandro Valverde, «Purito» Rodriguez edota Alexander Vinokourov.

Lasterketaren profilari erreparatuta, pentsa daiteke oso lasterketa lehiatua izango dela, emozioz betea. Txirrindulariek 234 kilometro egin beharko dituzte guztira eta, ibilbide horretan zehar, adibidez, bi aldiz igo beharko dituzte lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Arkale.

11.10ean aterako da lasterketa, Alderdi Ederretik.