Naiz.info
Zarautz

Oriok denboraldiko hamargarren garaipena eskuratu du Zarautzen

Oriotarrek ARC 1 Ligako hamargarren garaipena lortu dute gaur Zarauzko uretan. Santurtziarrek ere lehia ona egin dute eta San Miguel Ligara igotzeko play off-etan parte hartzeko aukerak areagotu dituzte.

Oriotarrak, Zarauzko Banderarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Oriotarrak, Zarauzko Banderarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Orioko ‘Mirotza’k bost segundotako abantaila atera dio Santzurtziri, eta hamairu hirugarren sailkatuari, Busturialdea-Elantxoberi, hain zuzen.

Haien atzetik sailkatu dira Getaria, Zarautz, Lekittarra, Camargo, Donostiarra, Santoña, Ondarroa, Deusto eta Hondarribia B.

Sailkapen nagusian oriotarrak dira lider 120 punturekin eta matematikoki sailkatuta dago irailaren 15ean eta 16an egingo diren estropadetan parte hartzeko. Bertan erabakiko da zein talde igoko diren hurrengo denboraldian San Miguel Ligara.

Play off horietarako bigarren tokia eskuratzeko aukera handiak ditu Santurtzik. 14 puntutako abantaila du sailkapen nagusian Lekittarra-rekiko.