NAIZ.INFO
IRUÑEA

Iruñeko Udaltzainek eta makinek tentsioa eraman dute berriz Arantzadiko baratzeetara

Polizia ugarik lagunduta, Iruñeko Udalak Arantzadiko baratzeetara makinak berriro sartu ditu goizean. Prentsa kaleratu dute bertatik eta makinekin hainbat zuhaitz bota ostean herri batzetan ziren bi pertsona lanak oztopatzen saiatu dira. Atxilotu egin dituzte biak. Ostiral goizean bertaratzeko deia egin du Arantzadi Auzolanean plataformak.


Gaurko goizaren bideo-kronika - Ateak Ireki

Arantzadi Auzolanean taldearen herri baratzean sartu dira berriz poliziak lagunduta makinak. Bertatik adierazi dutenaren arabera 9.30ean hasi dira poliziak iristen eta berehala agertu dira makinak. Hainbat zuhaitz bota eta lanei ekin diete. Orduan baratzeetan ziren bi lagun makinaren gainera igo dira.

Poliziak komunikabideak kanporatu ditu, eta baita bertan ziren herritarrak ere eta makinara igo diren bi pertsonak atxilotu egin dituzte. Arantzadi Auzolanean taldetik salatu dute «lurra eta honen fruituak babesteagatik» pasako direla epailearen aurretik bi herritarrak.

Ostiralean inaugurazioa

Nekazaritzaren interpretazio museoa egin asmo du Udalak egun Arantzadiko baratzeak diren lekuan eta ostiralerako iragarri dute inaugurazi ekitaldia. Orain arte baratzeak kudeatzen zituztenen ustez «begi bistan dago inaugurazio ekitaldiaren egunean ez dutela han inor egoterik nahi» eta horregatik deialdia egin diete herritarrei bertaratzeko. 9.30ean jarri dute zita, Beroizen baratzearen ondoan, protesta egiteko.

Udalaren asmoei aurre egiteko protesta ugari izan da azken asteotan, eta hainbat lagun atxilotu ere egin dituzte.