NAIZ.INFO
LYON

Europa Leaguen jarraitzeko esperantzari eutsi nahi dio Athleticek Lyonen

Irabazi beharreko neurketa jokatuko du gaur arratsaldean (19.00tan, Cuatro) Athleticek Lyongo Olympiquen aurka. Gurpegi eta Aurtenetxe azteko lerroan izango dira Bielsak aurreratu duenez eta Muniain ere jokatzeko moduan izango da.

Stade de Gerlanden futbol zelaian entranatu zuen atzo Athleticek. (ATHLETIC CLUB)
Stade de Gerlanden futbol zelaian entranatu zuen atzo Athleticek. (ATHLETIC CLUB)

Bi neurketa jokatu eta partidarik irabazi gabe jarraitzen du Athleticek Europa Leaguen. Bide horretan, hil ala biziko neurketa jokatuko du gaur arratsaldean (19.00tan, Cuatro) Lyongo Olympiquen aurka, galdu ezkero oso zail jarriko baitzaizkio gauzak.

Bielsak Gurpegi eta Aurtenetxe hamaikakoan izango direla aurreratu du, baita Muniain jokatzeko moduan dagoela ere.

Neurketa galtzeak eta Pragako Spartak berea irabaztean Athleticen agurra ekar dezake txapelketatik.

Zuzeneko jarraipena egingo du NAIZek bere webgune berezian.