Naiz.info
Donostia

San Silvestreak nonahi

Urtearen azken eguneko lasterketak dira San Silvestreak eta Euskal Herrian dozenaka burutu dira.

Donostiako San Silvestreko garailea. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Donostiako San Silvestreko garailea. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

San Silvestre egunak hainbat lasterketa dakartza Euskal Herrira. Urteko azken egunean dozenaka lasterketa egin dira. Gehienak Gipuzkoan, 25 guztira, Beasainen eta Donostian, tarteko.

Bizkaian hamabi herrietan antolatu dituzte probak. Gasteizen, Iruñean eta beste hainbat herritan ere badira zenbait saio.

Ipar Euskal Herrian Baionan egin zuten atzo hamar kilometrotako proba.

Beasainen goizean egin dute eta Hamid El Mouaziz eta Malika Asahssah izan dira garaile.