NAIZ.INFO
BILBO

Jaunarenak ordezkatuko du Xala ostiralean Hendaian

Pasa den igandean izan zuen zuntz haustura dela eta, Jaunarenak ordezkatuko du Xala ostiral honetako neurketan. Barriola izango du atzelari, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka.

Jon Jaunarena, artxiboko irudi batean. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Jon Jaunarena, artxiboko irudi batean. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Jon Jaunarena leitzarra izango da Xalaren ordezkaria ostiral honetan Hendaian jokatuko den partiduan. Modu horretan, Berasaluze VIII.a eta Albisuren aurka neurtuko ditu indarrak Barriolaren laguntzarekin.

Zuntz haustuta izan zuen Xalak pasa den igandean Astelena pilotalekuan jokatzen ari zen neurketan. Partida bertan behera geratu zen, eta puntua Bengoetxea VI.a eta Beroizentzat izan zen.

Jardunaldiak larunbatean izango du segida, Irujo-Zabaleta/Arretxe II-Begino eta Titin III-MerinoII/Bengoetxea VI-Beroiz partidekin. Igandean, aldiz, OlaizolaII-Ibai Zabala eta Gonzalez-Zubieta lehiatuko dira.