Naiz.info
Barcelona

Osasunak ezin izan du ezer egin bat gutxiagorekin

Arribas kaleratu du epaileak 26. minutuan, partida bana berdindurik zegoenean. Hortik aurrera Bartzelona nagusi izan da (5-1). [Partidaren xehetasunak]

Oso zaila da Camp Noun irabaztea. Bartzelona goi mailako taldea da, baina epaileak bere aldeko erabakiak hartu ezkero ezineskoa bihurtzen da.

Messik Bartzelona aurreratu du 10. minuturako, baina Loek berdintzea lortu du 23. minutuan. Gol horren ondoren heldu da partida erabakita utzi duen jokaldia. Epaileak penaltia adierazi du eta Arribas kalera bota du. Messik ez du barkatu eta hortik aurrera kataluniarrak nagusi izan dira. Gainera, Mendilibarrek ere txartel gorria ikusi du hortik eta minutu gutxira.

Pedrok egin du hirugarrena atsedenaldi aurretik eta bigarren zatian Messik beste bi gol egin ditu.