Naiz.info
Donostia

Aurten ez da Mundumirarik izango eta egitasmoaren oinarri eta ereduak aztertuko dituzte

Debagoieneko zortzi herritatik igaro da azken urteetan Mundumira, nazioarteko kulturen bilgune bilakatu den urteroko zita. Aurtengoan, ordea, ez da ediziorik izango, eta proiektua indartu eta etorkizuneko ereduak eta oinarriak ezartzeko baliatuko dute etena.

Mundumirak, munduko kulturen festak, zortzi urteko ibilbidearen ondoren, lehenengo zikloa itxitzat eman du. Debagoieneko eskualdea osatzen duten zortzi herrialdeetatik igaro ondoren, egitasmoa birformulatzeko etena egingo dute eta aurten, beraz, ez da edizio berririk izango.

Erabakia aho batez hartu dute jaialdiaren antolatzaileek, hots, Debagoieneko Mankomunitateak, Euskal Herria aldizkariak eta Gin Musica musika sustatzaileak.

Etorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizioetarako oinarriak eta ereduak aztertzeko helburua izango dute eten honetan.

Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan egin zen iaz Mundumira.