Ernai aurkeztu dute, ezker abertzaleko gazteen antolakundea

Independentzia, sozialismoa eta feminismoa helburu izango dituen Ernai gazte antolakundea aurkeztu dute Lizarran. Zukgua prozesuaren emaitza da antolakunde berriaren sorrera.

NAIZ.INFO|LIZARRA|02/03/2013|3 comentarios
20130302_ernai
Ernai-ko bozeramaileak, atzean logo berria dutela. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Ezker abertzaleko gazte antolakunde berriaren lehen kongresua egin dute Lizarran. Bertan aurkeztu dute Ernai, independentzia, sozialismoa eta feminismoa helburu izango dituen antolakunde berria.

Zukgua prozesuaren emaitza da Ernai, azken hilabeteetan 180 herritako 2.500 gazte biltzea lortu duen prozesuaren emaitza, alegia.

Izar Mendigurenek eman dio hasera kongresuari, antzerki moduan sarrera bat eginez. Ondoren, hiru pertsona agertu dira oholtzan, Zukgua prozesuaren berri eman dutenak. Batek, prozesuaren filosofia zein izan den azaldu du, besteak bere bizipen pertsonalaren berri eman du eta azken umorea baliatu du bere kontakizunean.

Ondoren EPPK-ren, Sorturen eta LABen izenean, Oier Gonzalez, Joseba Alvarez eta Ainhoa Etxaidek hartu dute hitza. Gonzalezek «espetxea, tortura eta erbestea» ezagutu duten gazteak izan ditu gogoan. Era berean, independentziaren alde lanean jarraitzeko deia egin du, «zuek kanpotik eta guk barrutik».

Etxaidek, aldiz, gazteriak erakutsi duen «indarra» goraipatu du. Murrizketen politika ere izan du hizpide eta «guk urteetan eraikitakoa» krisi ekonomikoaren «aitzakian» desegiten dutela salatu du. Horren harira, gazteriaren etorkizuna «beltza» dela aipatu du.

Alvarezen gazteriaren «potentziala» azpimarratu du, «gu baino neurona gehiago izan dituzue». Iraultzaj jarraitzeko deia egin du, «nazio-klase ikuspegitik menpekotasuna hankz gora jarri nahi dugulako» eta etorkizunean ezker abertzaleak bi erronka izango dituela azaldu du, «zapalkuntzari aurre egitea eta asimilazioan ez erortzea».

Hitz hartzeen ostean, batudaka batek eman dio paso izen eta logoaren aurkezpenari.

Era berean, antolakundearen bozeramaileak ere aurkeztu dituzte. Bost izango dira orotara: Maialen Etxeberria, Gotzon Elizburu, Irati Sienra, Aitor Anda eta Mikel Button. Etxeberriak hartu du hitza guztien izenean.

Martxoaren 28, 29, 30 eta apirilaren 1ean Urduñan egingo den Gazte Danbada jaialdian ospatuko dute antolakunde berriaren sorrera.

Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Amaia Izko eta Bixente Goikoetxea Sortuko Kontseilu Nazionaleko kideak, Joseba Alvarez eta Txelui Moreno, hurrenez hurren Gipuzkoa eta Nafarroako Kontseiluetako kideak eta Xabier Mikel Errekondo eta Iker Urbina Sortuko kide eta Amaiur-eko diputatuak.

NOTICIAS RELACIONADAS
ENLACES

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.