NAIZ.INFO
GASTEIZ

Maite Diaz de Heredia preso gasteiztarra aske geratuko da

Herrira mugimenduak iragarri duenaren arabera astelehenean utziko dute aske Maite Diaz de Heredia gasteiztar presoa. 2001ean atxilotu zuten Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako operazioan, fidantzapean aske utzi zuten eta 2007an Batasuneko mahai nazionalaren aurkako Segurako operazioan atxilotu zuten. 2001eko auziagatik bete du 8 urteko espetxe zigorra.

Maite Diaz de Heredia 2000ko argazki batean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Maite Diaz de Heredia 2000ko argazki batean. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Astelehenan irtengo da kalera Maite Diaz de Heredia gasteiztar presoa. Herrira mugimenduak jakinarazi du arabarraren askatasuna. Maite Diaz de Heredia 2001eko urrian atxilotu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako polizia operazioan. 2005ean fidantzapean aske utzi zuten baina 2007an Seguran, Batasuneko mahai nazionalaren aurkako polizia operazioan atxilotu zuten.

Azken auzi honegatik ez dute epaitu oraindik, bai 2001ekoagatik. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak eta zigor hori erabat bete ostean aterako da kalera.