PUBLIERREPORTAJEA
BILBO

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak beren integrazioa burutu dute, Laboral Kutxa sortuz

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa euskal kreditu-kooperatibek beren marka berria merkaturatu dute, eta aurrerantzean marka horrekin jardungo dute finantza-merkatuan. Laboral Kutxa aurrera doa etorkizunerako bidean, banka kooperatiboaren baterako proiektuaren bidez. Bezeroei laguntza, finantzaketa eta konpromisoa eskaini nahi dizkie, modu irekian eta gardenean.

Laboral Kutxaren bulego bat.
Laboral Kutxaren bulego bat.

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa euskal kreditu-kooperatibek marka berria kaleratu dute: Laboral Kutxa. Aurrerantzean marka horrekin jardungo dute finantza-merkatuan. Laboral Kutxa aurrera doa etorkizunerako bidean, banka kooperatiboaren baterako proiektuaren bidez. Bezeroei laguntza, finantzaketa eta konpromisoa eskaini nahi dizkie, modu irekian eta gardenean.

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko integrazio juridikoa 2012ko azaroan gauzatu zen. Orain, izen komertziala eta irudi grafikoa zehaztuta, azken urrats garrantzitsuetako bat eman dute: proiektu kooperatiboa marka komun batez bistaratzea.

Logotipo korporatibo berria diseinatzeko prozesuak lan bizia eskatu du. Barne-gogoeta ez ezik,  merkatu-ikerketak, elkarrizketak eta barne- eta kanpo-dinamikak ere burutu dituzte hainbat interes-talderekin. Identitate berriak Kreditu Kooperatibaren nortasuna eta balio bereizgarriak adierazi nahi ditu merkatuan.

Izena, Laboral Kutxa, sinplifikazio naturala, laburra eta arina da. Bi entitateen erreferentziak hartzen ditu barne. Horregatik, erraz ezagutuko dute bezeroek. Semantikaren ikuspegitik, «laboral» hitzak alderdi positiboa ematen du aditzera (profesionala, lana, ahalegina, eraginkortasuna) eta «kutxa» hitzak herrialdeko nortasuna adierazten du zuzen-zuzenean.

Logotipoak bi kreditu-kooperatiben gama kromatikoen osagaiak hartu ditu, kolore horiek oso bereizgarriak baitziren sektorean. Hala, jatorrizko bi entitateen kolore nagusiak batuta, horien elkargunea irudikatunahi izan dugu.