NAIZ.INFO
BAIONA

ANIa ezeztatzea aldarrikatu dute sindikatuek Baionako kaleetan

LABek eta intersindikalak Akordio Nazional Interprofesionalaren aurkako aldarria izan dute oinarri Maiatzaren Lehen honetan Baionan egin dituzten manifestazioetan. Ipar Euskal Herriko beste hainbat txokotara ere hedatu dira protestak.

LABek eta intersindikalak deitu dituzten manifestazioaren irudia. (Bob EDME)
LABek eta intersindikalak deitu dituzten manifestazioaren irudia. (Bob EDME)

Milatik gora lagun bildu dira Baionan Maiatzaren Lehen honetan. Batetik, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek deitu dute manifestazioa eta intersindikaletik baztertua izanik, bere protesta deitu du LABek. Lan merkatuaren erreformaren gaitzespena izan da luzaturiko mezu nagusia.

Akordio Nazional Interprofesionalaren (ANI) aurkako mezua izan da nabariena. Estatu frantsesak CFDT, CFCT eta CGC sindikatuekin sinatutako akordioak haserrea piztu zuen gainontzeko sindikatuetan, erreforma honek prekaritatea eta eskubideen galera ekarriko zituelakoan.

Baionakoaz gain, Ziburu, Hendaia, Urruña, Senpere, Azkaine eta Donibane Lohitzunen ere izan dira mobilizazioak.