Naiz.info
Iruñea

Xabier Sagardoy aske geratu da

Preso nafarrak bost urteko espetxe zigorra bete du eta igande goizean atera da Ocaña I-eko espetxetik.

Etxerat elkarteak jakinarazi duez, Xabier Sagardoy presoa aske geratu da gaur goizean. Barañaingo gazteak bost urteko espetxe zigorra bete du eta igande goizean atera da Ocaña I espetxetik.

Sagardoy 2008an atxilotu zuten eta 2011an epaitua izan zen beste hainbat gazte nafarrekin batera. Aranajuezeko espetxean eta Ocaña I-en egon da sakabanaturik zigorra bete duen bitartean.