Euskal Herriko gazteen langabezia tasa Europako Batasunaren batez bestekoaren ia bikoitza da

Euskal Herriko gazteen langabezia tasa Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeen batez bestekoaren ia bikoitza da, Gaindegiaren txosten baten arabera.

NAIZ.INFO|DONOSTIA|28/05/2013

Europako Batasunarekin (EB) alderatuta, Euskal Herrian sektorekako langabezia tasa guztiak EB osatzen duten 27 herrialdeen batez bestekoaren gainetik daude. Desberdintasun nabarienak gazteen kolektiboan ematen dira, baita emakumezkoetan ere, Gaindegiak txosten batean jaso duenez.

Eurostaten datuak aintzat hartuta azaldu duenez, 15 eta 24 urte arteko gazteen artean, langabezia %39,5ekoa zen 2012an Euskal Herrian eta Europako Batasunean, aldiz %22,9koa.

25 eta 34 urte artekoen kolektiboan ere langabezia tasa altua da: %18,7koa, EBkoa baino sei puntu handiagoa.

Emakumeei dagokienez, adin eta sexuaren arabera, Euskal Herriko langabezia tasarik altuena 15 eta 24 urte arteko emakumezkoetan ematen da, %41era iristen baita.

 
ENLACES

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.