NAIZ.INFO
BILBO

Mobilizazio andana izango da egunean zehar Hego Euskal Herriko bazter guztietan

Greba orokorra deitu duten eragileek mobilizatzeko eta eredu aldaketaren alde egiteko unea dela nabarmendu dute. Horrexegatik, hain zuzen, ostegun honetan 70 mobilizazio baino gehiago antolatu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan.

Rueda de prensa de los sindicatos el pasado lunes en Donostia. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Rueda de prensa de los sindicatos el pasado lunes en Donostia. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Azken egunotan, greba orokorra deitu duten sindikatu eta eragileek nabarmendu egin dute «beldurrak gainditu» eta kalera ateratzeko ordua dela, mobilizatzeko.

Herritarrak greba orokorreko protagonista izatea nahi dutela adierazi dute, eta bide horretan, goizean burutuko diren piketeez gain, hamarka mobilizazio antolatu dituzte egun osoan zehar Hego Euskal Herriko bazter guztietan.

Ekitaldi nagusia Gasteizen izango da eta bertan izango dira sindikatuetako buruak. 12.00etan egingo dute manifestazioa, eta Gasteizko Legebiltzarrak lan egingo duenez, jendartearen eta klase politikoaren arteko desberdintasunak nabarmendu nahi dituzte.

Horrez gain, Bilbo, Donostia eta Iruñean ere manifestazioak egingo dituzte eguerdian.

Arratsalderako, aldiz, hamarka herritan egingo dituzte mobilizazioak.