Naiz.info

Osasunak berdinketa batekin bukatu du Herbehereetako bira

Patxi Puñalek penaltiz ezarri du banakoa markagailuan NEC Nimegaren kontrako jokatutako partidaren 90. minutuan. Nafarrek ez dute garaipenik lortu Herbehereetan jokatu dituzten bost partidetan.

Osasunak ezin izan du garaipenik lortu Herbehereetatik egin duen biran. Nafarrek bost partida jokatu dituzte eta lau berdinketa eta porrot bat jaso dute.

NEC Nimegaren kontra jokatu dute azken partida eta golak egiteko aukerak izan badituzte ere 90. minutuan lortu du Patxi Puñalek nafarren gola (1-1). Ariel Nuñez aurrelari berria lehen aldiz sartu da hamaikakoan.