Naiz.info
Zumaia

San Miguel Ligako indartsuena dela erakutsi du Kaikuk

Haize aldaketa izan da ohorezko txandan eta Portugalete bandera irabazteko zorian izan da. Hala ere, Kaikuk sekulako erakustaldia egin du eta guztien gainetik dagoela erakutsi du.

Kaikuko arrraunlariak estropada bukatu ondoren. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Kaikuko arrraunlariak estropada bukatu ondoren. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Asteburu bikaina borobildu du Kaikuk Zumaiako uretan. Bandera irabazteaz gain, bost puntu sartu dizkio Oriori eta sei puntuko tartea ireki du sailkapen nagusian.

Indar erakustaldia egin behar izan dute bizkaitarrek. Izan ere, ohorezko txandako traineruak atera direnean haize aldaketa gertatu da eta baldintza kaskagarragoetan arraun egin behar izan dute. Zailtasunak handitu arren, Kaiku bikain aritu da eta Portugaleteren denbora hobetzea lortu du. Zazpi segundu atera dizkio.

Ohorezko txandan lehiatu diren beste traineruak atzean geratu dira. Portugalete sailkatu da bigarren tokian eta Astillero hirugarrena izan da bigarren txandan lehiatu ondoren. San Juanek laugarren tokian bukatu du, Tiran izan da bostgarrena eta Orio seigarrena. Joan den asteburuan San Miguel Ligako lidertza lortu ondoren, sei puntu sartu dizkio Kaikuk.

Une honetan 115 puntu ditu Kaikuk sailkapen nagusian eta Oriok 109. Urdaibaik 104 puntu ditu.