Naiz.info
Getxo

Juan Jose Lobatok irabazi du Getxon Ricardo Otxoa Memoriala

Euskaltel-Euskadiko Juan Jose Lobato izan da garaile Getxon jokatu den 68. Ricardo Otxoa Memorialean eta 2011n lortutako garaipena errepikatu du.

Lobato, helmugaratu den unean. (ARGAZKI PRESS)
Lobato, helmugaratu den unean. (ARGAZKI PRESS)

UCI ProTour egutegiaren barne dagoen frogan 170 kilometrotako ibilbidea egin behar izan dute txirrindulariek.

Lobatok bere nagusitasuna erakutsi du Arkotxako gainean. 632 metrotako «pareta» da; izan ere, 14%ko desnibeleko aldapa du.

Helmugan Armido Fonseca eta Egoitz Garcia -bigarren eta hirugarren sailkapenean- atzean utzi ditu Lobatok eta berarentzat izan da garaipena.

2011n ere Memoriala irabazi zuen.